2012/06/20

Etxebizitza eskubidea



Ziur guztiok inoiz ikusi izan dugula nola otordu baten ostean janariaren ondarrak platerean geratzen diren jan gabe, eta ez ondarrak bakarrik, baita janari puxketa oparoak ere.
Ziur guztioi ez bada, gutako askori behintzat bai, esan izan digutela inoiz: “Zuk eztozu jan nahi ta hainbeste jende goseak jota”. Eta ziur pentsatu izan dugula: “Eta nik ez badut jaten, goseak dagoen jendeak jango al du?”.
Ziur guztiok ikusi izan dugula norbait zakarrontzietan janari bila, denda handien kanpoaldean dauden edukiontzietan janari bila, eta lotsatu. Batzuk janari bila dabilena lotsatu beharko litzatekeela, beste batzuk beren buruekin lotsatu. Inork ez du, ordea, ezbaian jartzen guztiz zilegi dela utzia dagoen janaria oinarrizko eskubide bat betetzeko hartzea. Janari denda baten jabe izango bagina eta goseak dagoen norbait saltzeko moduan ez dagoen janari bila etorriko balitz, emango al genioke?
Janariaren maila berean dagoen beste oinarrizko giza eskubide bat etxebizitza da.
Ziur guztiok inoiz ikusi izan dugula hutsik dagoen etxe bat. Baita hutsik dagoen eraikin osoa ere.
Ziur guztioi ez bada, gutako askori behintzat bai, burutik pasatu izan zaigula: “Hainbeste jende etxerik gabe eta hainbeste etxe huts”.
Hego Euskal Herrian egunero zortzi familia egozten dituzte euren etxeetatik hipoteka ordaindu ezinda. Estatistiketan sartu ere ez dituzte egiten alokairua ezin dutenak ordaindu. Egun batetik bestera kale gorrian ikusten dute euren burua.
Hobe al da janaria usteltzen uztea goseak dagoen norbaitek jatea baino?
Hobe al da etxe bat hutsik eta utzia egotea kale gorrian dagoen jendeak erabiltzea baino?

Kutxi 103, San Frantzisko 3, ETXEBIZITZA ESKUBIDEA!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eman zure iritzia...